XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baztarrean zeuden koltxoi batzuk pillan utzita.

Esan genion alkarri:

- Ementxe egingo diagu.

Gure etxean ikusia gogoratu zitzaidan.

Gure aitak ekarri zituan lau ardi, Ordizin erosita.

Urrengo goizean esan zidan:

- Eraman itzak basora.

Utzi nituan esan bezela, etxetik bistan.

Bereala lau aiek partitu besteetatik.

Zortzi bat egunean aparte ibili ziran.

Gu ere alaxe gertatu giñan.

Zabaldu koltxoi batzuk.

Jarri giñan etzanda.

Baiñan leku guzietan izaten dira onak eta txarrak.

Ikusi giñuztenean nola jarri giñan, mantak sobrean zeuzkatenak ekarri zizkiguten.

Ni poztu nintzan, ikusi genduanean onak ere bazeudela.

Etzan orduko asi ziran galtza barrenetan gora maiztarrak.

Ez det uste lo asko egin genduanik.

Etzan nai orduko ¡Quinto, levanta! korneta jotzen asi.

Laster altxatu giñan.

Ekarri ziguten gosaria, kafesnea zala esanez.

Orduan esan genion alkarri:

- Joango al gera kalera?

Danok baietz.

Esan da egin.

Kanpoko atean etziguten kasorik egin, eta guk alde.

Asi giñan taberna billa.

Laster billatu genduan.

Gosaldu egin bear genduala.

Besteak kafesnea bollo banarekin.

Nik xerra bat gutxienez; gero kafesnea.

Gosaldu ta atera giñan.

Ekin diogu paseatzen, amabiak arte.

Gero kontuak.

Iritxi giñan koarteleko atera.

Atean zegoanak galdetu zigun:

- ¿Ustedes son los que vinieron ayer?

- esan zion batek.

- Que se presenten en seguida a donde el sargento.